Zure ikasleak era eraginkor eta seguruan garraiatu nahi dituzu?
Uda heldu da eta garai honetan ematen du ikastetxeak eta hezkuntza gelditu egiten direla, ikasleei dibertsio eta alaitasunez beteriko hiru hilabetez gozatzeko aukera emanez, matematikako azterketaz kezkatu beharrik gabe edota historiako klaseetan aspertu gabe. Errutina eta betebeharrak ahazteko eta lagunekin jolasten ikasteko garaia da uda.
Hau guztia, bakarrik ikasleen kasuan gertatzen da, ikastetxeetako irakasle eta arduradunek lanean jarraitzen baitute udako hilabeteetan dena prest uzteko oporren osterako. Irailean anabasa da nagusi, Unitravelen jakin badakigu, eta horregatik lagundu nahi dizugu zure lana askoz errazagoa eta arinagoa egiten.
Zure irailarekiko kezka ezaguna zaigu… Badakigu garraio konpainia on bat nahi duzula zure ikasleak egunero ikastetxera eta etxera eraman ahal izateko. Uda da unerik aproposena iraileko ikasleen garraioa gestionatzeko. Bada… utziguzu laguntzen.
Unitravelen buruan dituzun zerbitzu guztiak eskaintzen dizkizugu. Maila altuko profesionaltasuna da gurea, gure gidari guztiak ikasle mota guztiak garraiatzeko gaituta baitaude eta urteetako eskarmentua baitute. Gainera, Unitravelen ikastetxeen eskaera desberdinetarako malguak gara, behar guztietara moldatzeko gaitasuna dugu eta modu eraginkor eta profesionalean egiten dugu.
Seguru sentitu zaitezen, laguntzaile zerbitzua eskaintzen dugu, eta zure ikasleak eramango dituzten gidariak atseginak dira, haurrekin barre egiten dute, beraien istorioak bizi dituzte eta hizkuntza desberdinak ezagutzen dituzte. Unitravelen lantalde oso espezializatua dugu eta zure beharra asetzeko gai gara.
Zeren zain zaude?
Jarraian gure zerbitzu nabarmenenak laburtzen dizkizugu:
- Profesionaltasuna
- Malgutasuna
- Behar desberdinetara egokitzeko gaitasuna
- Kualifikazio handiko lantaldea
- Hizkuntzak
- Giro atsegina
- Laguntzaile zerbitzua
Oraindik zalantzak badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta atsegin handiz zure galderak erantzungo ditugu.
Jarri zure konfiantza Unitravelen, guk jadanik jarri dugu gure konfiantza zugan.