Zenbat balio du autobus batek sagardotegira joateko?
Sagardotegi sasoia hasi baino ez da egin, oraindik bi hilabete ditugu gure txotx egiteko, gure “sagardo” dastatzeko eta bapo jateko, dela zutik dela jarrita. Sagardotegiak dira Euskadin inoiz aldatuko ez genituzkeen gauza horietako bat, gure izaeraren adierazgarria baitira. Sagardotegietan, Miniaturen ez bezala, ez dago pintxorik, baina kalitatezko txuletak eta bakailao tortilla bikainak daude, eta, batez ere, beste inork ez duen sagargoa.
Hauek dira gure sagardotegietako oinarrizko kontzeptuak, senideekin eta lagunekin primeran pasatzeko eta gure sustrai eta tradizio euskaldunak bizitzeko aukera ematen diguten leku horien oinarrizko kontzeptuak. Zentzu horretan, Unitravel Autocares ezin da atzean geratu; hasteko, besteen premiei erantzutea gustuko dugulako, eta, bigarrenik, sagardotegiak izugarri maite ditugulako.
Horregatik, harro gaude eta eta gogoa daukagu jakinarazteko sagardotegira bazoaz gu ere zurekin goazela. Unitravel Autocaresek mikrobus edo autobus bat eskaintzen dizu, bidaia erabat atsegina eta erosoa egin dezazun sagardotegira joateko plan bat duzunean. “Edaten baduzu, ez gidatu”, lelorik ezin hobea egun horietarako, zeinetan sagardoa oso gustura sartzen baita. Horregatik, hor gaude gu. Gehien gustatzen zaizun sagardotegira eramaten zaitugu, edo upategi batera, edo egun bateko edo egun gehiagoko txangoetara…
Kilometro asko eginak ditugu, beraz, bidaiatzeko lekurik misteriotsuenak ezagutzen ditugu. Bidaian zurekin joan nahi genuke, zuri laguntzen, gure esperientziari esker bidaia bat gomendatuta, seguru gaude-eta primeran pasatuko duzula. Hori dena prezio merkean; gure web orrian kontsultatu dezakezu prezioa, han dagoen formularioa betez. Sakatu “Eskatu aurrekontua” atalean, eta erantzun bat emango dizugu. Baina lasai, gure prezioek ez zaituzte inola ere ikaratuko.
Era berean, gure proposamenetako batek ere konbentzitzen ez bazaitu edo zalantzarik baduzu zure irteeratxoaren gainean, Unitravel Autocaresen planik hoberena dugu, plan erabat tentagarria, dena eginda emango dizugu eta. Geuk muntatutako pack oso bat da, sagardotegia eta autobusa barruan sartuta, autoaz eta bidaiaz ere ez arduratzeko. Hernaniko Iparraguirre sagardotegirako da; sagardotegia ezaguna da kalitateko produktuak eskaintzen dituelako, euskolabel okelaren eta kalitate egiaztatua duen sagardoaren alde egiten baitu.
Baina bazkariarekin nahiko ez bada, sagardotegian bisita gidatua egiteko aukera ere eskaintzen dizugu, sagardotegiaren 500 urteko historiaren sekretuak ezagutzeko. Taldea gutxienez 15 pertsonakoa izan behar da, eta prezioa, aurreko planean moduan, web orriko formularioa bete eta gero emango dizugu.
Aprobetxatu eta ez galdu aukerarik, sagardotegi sasoia begien itxi-ireki batean bukatzen da eta.