Zein dira autobusetako eserlekurik seguruenak?
Autobus batean sartzen garenean, izan hiri-autobusa edo hiriartekoa, ausaz esertzen gara edozein eserlekutan, ezta? Ez gara eserlekua aukeratzeaz arduratzen autobus-bidaietan, izan daiteke ezjakintasunagatik edo pentsatzen dugulako eserlekuek ez dutela segurtasunean eraginik ezbeharren bat gertatzen denean.
Alabaina, autobusetan ere, trenetan edo hegazkinetan bezalaxe, badira istripuak gertatzen direnean seguruagoak diren eserlekuak eta hain seguruak ez direnak. Horregatik, garrantzitsua da beti pentsatzea zein eserlekutan eseriko garen, ez istripuekin obsesionatuta gaudelako, baizik zenbat eta segurtasunetik gertuago egon, guretzat hobe delako.
Autobusetako eserlekurik seguruenak
Autobusetan, talka mota ─aurrekoa edo aldekoa─ eta segurtasun-uhalak gakoak dira istripu batetik onik ateratzeko. Irudi dezake ez dagoela zeregin askorik ezbehar bat ikusten duzunean, baina autobusetan, eserlekuaren lerroa bezalako detaile txikiak erabakigarriak izan daitezke bizirik ateratzeko. Zein dira detaile txiki horiek?
Segurtasun-uhala lotuta eramatea
Bistakoa, oinarrizkoa eta funtsezkoa izan arren, segurtasun-uhala oso garrantzitsua da istripu batean kalterik ez jasateko. 2007 aurreko autobusak ez daude behartuak segurtasun-uhalak izatera, baina ezinbestekoa da uhala badutenetan, ondo lotzea.
Horrek eragotziko baitu istripuren gertatzen bada airean ateratzea, horrela lesioak jasateko arriskua gutxituta.
Leihoa edo pasilloa, talka motaren arabera
Autobusetan segurtasunak zerikusi handia du istripu motarekin. Ildo horretan, egiaztatu da aurrealdeko talketan leihoko eserlekuak seguruagoak direla; aldiz, pasillotik gertuago daudenak egokiagoak dira ibilgailua iraultzen den kasuetan.
Inoiz ez dakizu zer gertatuko den, baina horiek dira adituen gomendioak.
Erdiko eserlekuak
Komeni da talka-puntutik gertuen dauden eserlekuak saihestea, alegia, lehen eta azken lerroetakoak. Eserleku seguruenak dira aurrean beste lerro bat dutenak, talka gertatzen denean oztopo gisa jarduten baitira.
Segurtasun gutxien eskaintzen duten eserlekuak dira lehen lerrokoak eta erdiko atearen aldamenean daudenak.