Nola prestatu autobusean bidaia luze bat egiteko
Bidaia bat egiteko asmoa duzu eta autobusean bidaiatzea da daukazun aukerarik merkeena. Badakigu autobusean bidaia luze bat egitea ez dela gauzarik zoragarrienetako bat … baina ondo antolatzen baduzu, ahalik eta probetxu gehien atera ahal izan diozu bidaiari.
Unitravel Autocaresen beti arduratzen gaitu zure erosotasunak eta ongizateak, eta, horregatik hainbat gako emango dizkizugu bidaia bat egiteko gure mikrobus edo autobusetako batera igotzen zarenean gustura sentitu zaitezen eta paseo atsegina egin dezazun.
- Eraman aldean zerbait entretenigarria
Zure musika erreproduzigailua, gogoko duzun liburu bat, edo tableta edo ordenagailu bat; horiek izan ohi dira horretarako gehien erabiltzen diren objektuak. Ez ahaztu entretenimendurako tresna horietako bat hartzea; izan ere, horiekin bidaia atseginagoa egingo zaizu eta, gainera, siesta txiki bat egiten lagunduko dizute.
- Ahal bada, ez bidaiatu bakarrik
Norbaitekin bidaiatuta, ordu asko aspertuta eta nekatuta igarotzea ekidingo duzu. Lagun batekin bazoaz, etxean moduan sentituko zara, eta harekin hitz egin edo barre egin dezakezu, berarekin kafe bat hartzen arituko bazina moduan. Halere, bakarrik bidaiatzen baduzu, saiatu ondoko eserlekuan bidaiatzen duenarekin elkarrizketa adiskidetsu bat edukitzen. Bidaia atsegina bada, laburrago egingo zaizu beti.
- Patxadaz eta umore onez hartu bidaia
Nekatzen hasi zarela nabaritzen baduzu, erlaxatzeko ariketa batzuk egin nekea saihesteko. Gauzak patxadaz hartzea ezinbestekoa da bai autobusean bidaiatzen baduzu bai eguneroko bizimodurako, gauzak hobeto ulertzen lagunduko dizulako eta primeran eramaten ere bai. Horri guztiari umore ona gehituko zaio.
Ez utzi bidaia bukaezin batek zure tenperamentua aldatzen. Albokoari txiste bat kontatu behar baduzu, ez eduki beldurrik eta konta iezaiozu. Kontua da atsegina izatea eta giro dibertigarria sortzea.
- Eraman janari nahikoa
Prestatu gosea sentitzen hasten zarenerako. Bidaia oso-oso luzea bada, kontuan izan autobusean ez dutela tabernarik; beraz, eraman janari nahikoa, gose zaudenerako. Ez dago gose eta nekatuta batera egotea baino gauza arriskutsuagorik.
- Hartu beroki bat gehiago
Autobusetan hotz egon ohi da une batzuetan. Lo egin nahi baduzu, ez ahaztu beroki bat gehiago eramatea, manta moduan erabili dezakezu eta. Hala, gustura lo egingo duzu eta bidaia laburrago egingo zaizu.