Gidatu uda honetan Espainiako iparraldeko paisai zoragarrienetatik zehar
Behar gaituztenak eramateaz hitz egiten dugu beti, baina uda heldu da eta badakigu zuk ere zeure kontu bidaiaren bat egin nahi duzula. Unitravel Autocaresen konfiantza izatea nahi dugu, jarraian erakutsiko baitizugu zure auto edo motorrarekin egin ditzakezun ibilbide zoragarri batzuen zerrenda. Bidaia hauen iraupena ordu batekoa, bikoa ala hirukoa izaten da, baina egia esan, beti dezente luzatzen da, geldialdiak egiten ditugulako inoiz ikusi gabeko paisaiak ondo ikusi ahal izateko.
Zentzu horretan, ibilbide hauek ez dira itxiak, iradokizun edota aldaketak onartzen ditugu. Horregatik, zonalde horietatik egon bazara eta guk aipatu ez dugun zerbait ezagutzen baduzu, jakinarazi iezaguzu. Gure gustukoen ibilbideekin hasteko prest? Nork bere eltzeari su ematen dionez, Euskadiko ibilbidetik hasiko gara, ondoren Espainiako iparraldean zehar ibiltzeko.
Bagoaz!
Euskadi: hondartzak lainoak baino gehiago
Ibilbide eder eta berezi hau Donostian hasiko dugu, Gipuzkoako hiriburua eta turismoaren sorlekuetako bat. Hiri zoragarri honek hiru hondartza ikusgarri ditu, beraietatik Santa Klara uhartea ikus daiteke: Zurriola, Kontxa ezaguna eta Ondarreta. Hirurak bisitatzeko ordu bete hartu eta gero, mendebalderantz joko dugu, Mendexarantz eta Karraspiorantz, bertako hondartza. Lekeitiotik eta Isuntza bere hondartzatik gertu dagoen toki horretan, lurra eta itsasoaren artean dagoen toki horretan, hausnartzeko tartea hartu dezakegu. Zortea izanez gero, eta Isuntzako marea behera baldin badago, Garraitz uhartera joan gaitezke.
Hurrengo geldialdia Ibarrangeluko hondartzetan egin dezakegu, Laga eta Laidan, zeinak Urdaibaiko Erreserba naturalaren xarmak betetzen dituen. Eta eguna bukatzeko, salto batean Bilboraino joango gara, surfaren sorlekuetako bat ezagutzeko, Sopelako Arrieta hondartza.
Asturias: labarren artean Dinosauroen Itsasertzeraino
Ibilbide asturiarra Vidioko lurmuturretik hasiko dugu, Cudilleroko Itsasargirantz joateko, 80 metroko labarretan zehar. Hortik, Nalonen agertuko gara, Muros de Nalonetik pasatuz eta ibaia gurutzatuz Avileserako bidean, Asturiaseko puntu iparraldekoenean bukatzeko: Peñas eta bere itsasargia. Monumentu zoragarri horrekin aho zabalik gelditu eta gero, Candasetik itsasertzetik ibiliko gara Santa Marinarantz, labarren ertzean gure ibilbidean geldialdia egin eta Asturiaseko icnita hobiak ezagutzeko.
Azkenik, Villaviciosako errekatik jaitsiko gara Colungarantz, eta ibilbide asturiarra bukatzeko Dinosauroen Itsasertza ikusiko dugu.
Kantabria: Santanderreko eta Santoñako itsasertzak baino gehiago
Gure ibilbide kantabriarra erkidego autonomo honen barnealdean kokatzen da batez ere. Hori azalduta, San Vicente de la Barqueran hasiko gara, Europako Mendien ekialdera heltzeko, gero eta gehiago hurbilduz El Soplao haitzulora eta Hermidako Haitzartera. Potes bisitatuko dugu eta bertako paisaia ikusi ahal izango dugu.
Ondoren Santo Toribia eta bertako monasterioan geldituko gara eta Fuente Den bukatuko dugu, bertatik Europako Mendietara eramango gaituen teleferikoa hartu ahal izango dugu. Oso ibilbide berezia eta besteekiko desberdina da.
Galicia: Lurraren ertzeko itsasargiak
Mañonetik abiatuko gara Estaca de Bareseko itsasargia bisitatuz, zeina Espainiako punturik iparraldekoena den, eta Atlantikoa eta Kantauri itsasoa lotzen dituen. Ondoren, Cariñorantz joango gara, Ortegal lurmuturrera helduz eta gure herrialdeko haitz zaharrenak bisitatuko ditugu. Itsarargitik hurbil, Vixia Herbeira aurkituko dugu, bertatik Europa kontinentaleko itsaslabar garaienak ikusiko ditugu, itsasoaren mailatik 613 metrokoak.
Bukatzeko, Cedeirarantz jaitsiko gara eta errepidetik Punta Candieirako Itsasargia aurkituko dugu. Azkenik, Cedeiran Robaleirako itsasargia eta Prior Lurmuturra, Ferroletik hurbil, gure ibilbide galiziarra osatuko dute.