Frantziako Dordoina bisitatzen
Frantziako ikastetxe bati lagundu diogu 5 egunetako bidai benetan ikusgarrian. Frantziako Dordoinara gerturatu ginen, zonalde oso berezia, bai bere arkitekturagatik, bai bere paisaia ikusgarriengatik. Ikasleek egun zoragarriak eskaini zizkiguten, une onak eta irribarre asko. Hirietara, monumentuetara eta paisai desberdinetara egindako bisitek eta ikastetxean antolatutako ekintza desberdinei esker, bidai zoragarri irten zen.
Geldialdi asko egin genituen. Guk hauek nabarmenduko ditugu:
Espace du Thot
Historiaurrean galdetzeko tokia da. Mamuta bezalako historiaurreko animaliek eta pintura desberdinek ikasleentzako giro ezin hobea sortzen dute. Gainera, historiaurrean girotutako film bat gozatzeko aukera izan genuen, eta museoak eskaintzen zituen ekintza guztiei esker harrituta gelditu ginen.
Grottes de Rouffignac
Historiarekin jarraituz, Grottes de Rouffignac bisitatu genituen, Dordoinan dagoen paleolitoko aztarnategi bat. Ikasleek orain dela mendeak egindako pintura zoragarriekin gozatu ahal izan zuten. Ondoren, denak liluratuta igo ziren autobusera istorioak ontatzen. Hori da garena, istorio horiek eta irribarre horiek dira Unitravel.
La Roque Saint-Christophe
80 metro altuera eta kilometro bateko luzera duen amildegi baten erdian dago Roque Saint Christophe, Dordoinan, Lascaux Montignac kobatik oso hurbil. Toki honetan bizi izan zen gizakia historiaurretik, kobazuloetan, Erdi Aroan gotorleku eta herria eraiki baino lehenago. Ikasleek gizaki haien bizimodua ikusi ahal izan zuten, sukaldeetara eta etxeetako gune desberdinetara sartuz.
Cité Troglodyte
Ikasleek, eta guk beraiekin, ikusi ahal izan zuten antzinako gizakiak nola bizi ziren. Era horretan, Roque Saint-Christophen Erdi Aroan eraiki zen herri troglodita bisitatu genuen. Herri berezia da, xarma handikoa eta bisitatu beharrekoa bai ala bai.
Ikus daitekeenez, Frantziara egindako bidaia oso polita eta hezigarria izan zen. Ikasle frantziarrek gizakiaren historia zehaztasun handiagoz ezagutu zuten. Eta guk, beti bezala, os harro gaude guztiekin bidaiatu ahal izateaz, esperientzia hain politak bizitzeaz eta munduko toki liluragarriak ezagutzeaz.