Etxeko txikiekin bidaliatzeko 8 aplikazio dibertigarri eta eraginkorrenak
Seme-alabekin kotxean bidaiatzea ez da beti plan bikaina izaten, haurrak aspertu egiten baitira eta beraien jolas guztietan parte hartzera behartzen zaituzte lo gelditzen diren arte. Unitravel Autocaresen badakigu zerbait horretaz, eta horregatik gaur eskaini nahi dizkizugu haurrekin bidaiatzeko dauden aplikazio egokienen zerrenda bat. App dibertigarriak dira, hezitzaileak batzuetan, eta zure seme-alabak entretenituta mantenduko dituzte ibilbide osoan zehar.
Era berean, zure oporrak familian planifikatzen eta kotxez edo autobusez egiten duzun ibilbidean segurtasuna areagotzen lagunduko dizuten beste aplikazio batzuen zerrenda eskaini nahi dizugu.
- MSQRD
Une honetan arrakasta handia duen aplikazioa duzu hau. Duela gutxi Facebookek erosi du . MSQRD aurpegia ezagutzeko sistema baten bidez funtzionatzen du eta horren bidez zure aurpegia famatu bateragatik ordezkatu dezakezu, adibidez Leonardo di Capriorenagatik, film bateko pertsonaiagatik, adibidez Joker, edota animal batenagatik edo aukeratu dezakezun beste iragazkienagatik. Asplikazio dibertigarria da; haurrak oso ondo pasako dute gailuaren aurrean barrea eragiten duten aurpegiak jartzen.
- Shake Make (Apple) edo Big Green Monster (Android)
Zure seme-alabek marraztea gustuko badute, honakoa aplikazio ezin hobea da beraiek ondo pasatzeko. “Jolas” honen bidez, etxeko txikiek Ed Emberley ilustratzailearen marrazkiak kopiatu ahal izango dituzte, paper edo koloreak erabili gabe. Egin behar duten gauza bakarra telefono mugikorra mugitzea da, horrela marrazkia zatitan banatuko da eta zatiak berriz elkartu behar dira denbora tarte jakin batean.
- Candy Crush
Ausartenentzako apustu ziurra da, jolas honek deskargetan errekorrak hautsi baititu, Angry Birdsenak egin duen moduan. Plataforma desberdineko jolasak dira baina antzerako helburua dutenak: mailaz igotzen joan azken mailara heldu arte.
Jolas hauek ezin hobeak dira zuk Spotityn musika entzuten duzun bitartean eta zure seme-alabek MSQRDkin famatuak izatera jolasten duten bitartean.
- iCoyote
Seme-alabekin bidaiatzerakoan, garrantzitsuena da bidalia lasaia eta gorabeheerarik gabekoa izatea. Horretarako duzu iCoyote aplikazioa, trafikoari buruzko informazio eguneratua du eta funtzio bat du gidaria bolantean lokartu ez dadin. Gainera ibilbidean zehar aurki ditzakezun radarren berri ere ematen dizu.
- Divertydoo eta Whatsred
Bi aplikazioak ezinbestekoak dira oporrak pasatuko dituzun hiriko familiarentzako plan eta aktibitateak ezagutzeko. Whatred, kontzertu, erakusketa eta museoen helbideen berri emateaz gain, beherapen eta promozioak non aurki ditzakezun esaten dizu.
- Life360
Jendetza pilatzen den egoera uristikoetan, aplikazio hau oso erabilgarria izango zaizu. Mugikorraren GPSaren bidez gurasoek seme-alaben kokapena uno oro jakin dezakete eta elkartzeko gune bat zehaztu. Gainera, larrialdi kasuetarako botoia du, sakatzerakoan mezua bidaltzen dio familia guztiari edo larrialdi zerbitzuei, txikien “erreskatea” errazteko.
- iPlaya
Aplikazio hau hondartzen elkarrekin denbora pasatzea gustuko duten amiliei zuzenduta dago. Aplikazioak espainiako hondartzen kalitatearen berri ematen du, itsasoaren egoera, edota hurrengo egunetarako iragarpen meteorologikoa, haize edota mareei buruzko iragarpena.
- Natureapps
Zure familiari, hondartza baino, mendia badu gustuko, Natureapps aplikazio bikaina da. Aplikazio honek mendi ibilaldiak planifikatzen lagunduko dizu, gida eta mapa interaktiboen bidez eta maila guztietara egokitutako ibilaldiekin.