Errege Bardeara bidaia
Uda honetan gauza asko egiteko astia izan dugu. Horien artean, espero ez genuen tokietara bidai harrigarriak egin ditugu. Duela aste batzuk Hendaiako Anaitutako Hirien Batzordearekin bidai ederra egin genuen. Bidai desberdina egin nahi genuen, dibertigarria eta interesgarria. Egia esan, abentura honek aipatutako hiru arloak betetzen ditu. Errege Bardeara joan ginen, Nafarroara, basamortu itxurako paraje natural hori bisitatzera.
Sinplea eta aspergarria izan daitekeela ematen zuen, paisaia guztia hondar kolorekoa eta landarerik gabekoa baita, azkenean bisita oso atsegina bihurtu zen. Gidariak talde frantziarra eraman zuen Tutera ondoan dagoen paraje natural horretara eta ibilbidean primeran pasatu zuen. Turisten istorioek oso giro ona sortu zuten eta horrek ahalbidetu zuen Unitravel Autocaresek irribarreak eta une onak eramatea Errege Bardeara.
Bertan, taldeak bista ikusgarriak gozatu zituzten. Errege Bardea ez zuen haizeak sortu, baizik eta urak. Ura erortzen den heinean, urteen poderioz, haitzuloak eta eta mota guztietako zuloak sorten ditu, paraje naturala osatzen duten figurak moldeatuz. Gainera, gezurra badirudi ere, toki horretan landaredi ugari dago. Mota guztietako landarediak kontraste polita sortzen du hondarra eta berdearen artean eta, gainera, paseatzeko moduko bideak sortzen dira.
Urteko garai desberdinetan, animali mota desberdinak ikus daitezke. Frantziarren taldeak bakarrik oinatzen bat ikusi ahal izan zuen, baina autobusera igo eta etxerako bidea hartu genuenean esan zigutenez ikuste hutsak ere zirrara sortzen du. Esperientzia oso dibertigarria izan zen eta asko ikasi zuten, beraz etxerako bidean guk ere Errege Bardeari buruz ikasi ahal izan genuen.
Bidaia polita izan zen. Beste behin ere gure bidaiarien “ikasle” izan ginen. Unitrael Autocares gure bezero guztien beharretara egokitzen da, beraz zalantzarik ez izan eta deitu ezaguzu bidai arriskutsu bat egiteko… Ikusiko duzunez, Unitravelen edozein proposamenekin ausartzen gara.