Autobusetan eta autokarretan segurtasun uhala erabili behar dut?
Hori galdetzen diogu denok geure buruari autobuseko eserlekuan esertzen garenean. Ba, bai. Baiezko biribila da erantzuna, izan ere, segurtasun uhala jantzita ez eramatea hutsegite larria da, eta bidaiaria bera da hutsegite horren erantzule. Kontua da 2007ko urriaren 20az geroztik matrikulatzen diren autobus guztiek segurtasun uhalak eduki behar dituztela derrigor.
Hau da, 2007tik aurrera, horrelako ibilgailu bat matrikulatzen bada segurtasun uhalak eduki beharko ditu derrigor bidaiari guztientzat, eta geuk ere derrigor erabili beharko dugu uhala beti. Esandako egunetik aurrera matrikulatu ez diren autobusak eta autokarrak, ordea, ez zeuden behartuta segurtasun uhalak jartzera eta, horregatik, gaur egun oraindik ikusi ditzakegu segurtasun elementu hori ez duten autobusak eta autokarrak. Horregatik gure hasierako galdera…
Unitravel Autocaresen segurtasun uhalak ditugu ibilgailu guztietan, gure bidaiariek seguruago bidaiatu dezaten eta 2007an Espainian martxan jarri zen legea betetzeko. Zentzu horretan, 965/2006 Errege Dekretuak ohartarazten gaitu gidariak eta hiru urtetik gorako bidaiariek segurtasun uhala egoki lotuta eraman behar dutela bidaia osoan zehar. Gainera, autobusak eta autokarrak behartuta gaude zuei denoi obligazio honen berri ematera, dela gidariaren bitartez, dela ikus-entzunezko edo eserleku bakoitzean leku ikusgarrian jarritako piktogramen bitartez.