Autobusetan bidaia luzeak egiteko 5 aholku
Uda badator eta, horrekin, urteko oporrik alaienak. Europan, edo Espainian barrena, bidaiatzeko asmorik baduzu, erne egon zaitez artikulu honekin. Izan ere, hemen kontatuko dizkizugu 5 aholku nagusienak autobusean egin beharreko bidaia luze batean bizirauteko
Jakin badakigu autobusak ez direla garraiobide erosoenak, baina beti badago aukera ahalik eta ondoen pasatzeko. Horregatik Unitravel saiatzen da bere autobus-flota kalitatezkoa izaten, ahalik eta erosoena eta beti segurtasun handienaz hornitua.
Nola beteko dut denbora autobus bidaia batean?
Ondoren 5 arrazoi emango ditugu autobusez bidaiatzea ez dela horren aspergarria argitzeko eta horren arabera bidatzea merezi duen garraiobide berri bat aurkituko duzu:
Lagunen batekin bidaiatu eta gainerako bidaideak ezagutu
Lagunen batekin bidaiatzea gomendagarria da, ez bakarrik autobusean, baita bestelako edozein garraiobidetan ere. Lagunduta zoazenean bestearekin hitz egiteko aukera duzu, lagun on batekin solasaldi eder batean denbora pasatzeko eta hitz egiteko. Bakarrik bidaiatzen baduzu, zailagoa izan ohi da ondo pasatzea, lotsa izaten da harremanak izateko eta bidaiaz ez da horrenbeste gozatzen. Dena den. Lagunduta bazoaz ere, gainerako bidaideekin sozializatzea komeni izaten da. Inoiz ez dakizu zein duzun ondoan eta agian istorio sinestezinak ditu kontatzeko. Saiatu zaitez”
Jantzi erosoak eraman
Bidaia luzeetan komenigarria izaten da arropa erosoa janztea. Pentsatu behar duzu aulki berean denbora luzean eserita egongo zarela. Gainera, autobusetan aulkiak ez dira izaten erosoenak. Joan zaitez galtza erosoak eta etxean ibiltzeko moduko oinetakoak jantzita, autobusez bidaiatu behar duten bidaiarientzako jantzirik onenak baitira.
Denbora pasatzeko baliabideak eraman
Leihotik begiratzea dibertigarria da, baina neurri batean. Bakarrik bazoaz, mugikorrak, kontsolak edo denbora pasatzeko makinaren bat aukera egokia izan ohi da ibilbidea erosoagoa eta atseginagoa izan dadin.
Jende askok joan behar duen lekuko liburuxkak izan ohi ditu, edo garai horretan irakurtzen ari zaren libururen bat. Dena den, aukera hori ez da oso gomendagarria, batez ere autobusetan zorabiatzen diren pertsonentzat.
Lo egin ezazu
Ordu askotako bidaiak izaten direnean, saiatu zaitez beti atseden hartzen tarte batean bidaiaz eta bisitatu behar duzun hiriaz ahalik eta gehien gozatzeko. Horregatik komenigarria izan ohi da bidaian zehar kuluxkaren bat egitea
Geldialdiak aprobetxatu hankak luzatzeko
Atal hau aurrekoari loturik dago, Aprobetxatu bidaia atseden hartu eta geldialdiak hankak luzatzeko.
Kontuan hartu behar duzu autobusetako eserlekuak oso estuak direla eta ez dagoela tarte handirik mugitzeko. Horregatik eskertzekoa izaten da aldian behin hankak luzatzea. Gainera, bizkortzeko aukera izan ohi da eta bidean ez ernegatzeko.
Horiek izan dira gure aholkuak autobus bidaia batean ez aspertzeko.
Zein izaten dira zure irtenbideak? Kontatu izkiguzu!