Autobusen alokairua upeltegietara eta sagardotegietara joateko Donostian, Irunen eta Gipuzkoa osoan
Jarri harremanetan gurekin:
Jarri harremanetan gurekin:
Jendea sagardotegietara eta upeltegietara eramaten dugu, bai eta egun bateko nahiz hainbat eguneko txangoetara ere.
Esperientzia handia dugu era honetako bidaietan, Unitrabel Autocaresek kilometro asko egin baititu urte hauetan guztietan. Horregatik, guretzako ohore handia da era horretako lekuetara irribarreak eramatea, jendeak ondo pasa dezan.
Erosotasun eta segurtasun handiena eskaintzen dugu gure merkatuko azken teknologiei esker.
Lehenbizi, nora joan behar den zehaztuko dugu, eta gero zenbat lagun eraman behar diren ikusiko dugu gure autobusetako bat bidaiara egokitzeko. Flota handia eskaintzen dugu, era guztietako garraioa, mikrobusekin hasi eta edukiera handiagoko autobusekin buka, eta horrenbestez, bidaiariek aukera handia dute beren beharretarako hoberen egokitzen den garraioa hartzeko. Horrelakoetan funtsezkoa da autobusa aukeratzea, leku horietan jende ugari ibiltzen baita eta askoz ere errazagoa baita autobusez iristea.
Nahi duguna da zuk ondo pasatzea, lagunekin nahiz familiarekin, kezkarik ez izatea nahi duzun leku horretara nola edo zein errepidetatik joan. Gu arduratuko gara guztiaz.
Esperientzia handia dugu upeltegietara eta sagardotegietara garraiatzen, bai eta egun bateko nahiz hainbat eguneko txangoak egiten. Nahi duzun lekura eraman, han itxaron eta berriro etxera ekartzeaz gain, Unitravel Autocares enpresan gure bidaiarientzat eta gure bidaiarekin egiten dugu lan. Horixe da bereizten gaituen beste ezaugarrietako bat.
Ezagutzen ditugun ibilbide eta txoko sekretu guztiak partekatuko ditugu zurekin, bidaia bikaina izan dezazun eta oroitzapen onarekin gera zaitezen.
Bidaia zoragarria antolatzeko laguntza emango dizugu hasieratik. Zein upeltegira edo zein sagardotegira joan aholkatuko dizugu, askotan egon baikara eta oso ongi ezagutzen baititugu haiek, eta lagunekin edo familian egin nahi dituzun txangoak antolatzen ere lagunduko dizugu.
Norakoak ez badituzu ezagutzen, lasai, haraino eramateaz gain, aholkuak emango baitizkizugu urteetan zehar ezagutu ditugun bidaiei, jatetxeei eta intereseko lekuei buruz. Leku interesgarriak ikusten ditugunean, jaso egiten ditugu hurrengoei gomendatzeko, eta horrenbestez, kalitatezko informazioa dugu bidaiei eta ibilbideei buruz.
Gure aurrekontua ere bidaiarien beharrei eta baldintzei egokituko zaie. Etengabe lanean prestatzen ari gara guztiz eraginkorrak izateko.
Autobusa alokatzea da errazena eta eraginkorrena lagunekin edo familiarekin txangoren bat egin nahi baduzu. Ez duzu gidatu beharrik izango, eta horrenbestez, gehiago gozatuko duzu upeltegian edo sagardotegian. Gure produktuei edo gidariei buruz informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. Erabateko malgutasuna dugu