Autobusak eta minibusak Kirol Klubentzako Donostian, Irunen eta Gipuzkoan.
Jarri harremanetan gurekin:
Jarri harremanetan gurekin:
Kirola gustatzen zaigu, eta gure zerbitzu nagusietako bat da gainera. Gure ezaugarrietako bat da kirol klubei autobusak alokatzea, gidari eta guzti. Era guztietako taldeekin egiten dugu lan, ez ditugu aukeratzen, ez diogu geure buruari lokarririk jartzen. Klub txikiak gustuko ditugu, bai eta handienak ere, gutxi jokatzen dutenak nahiz asko jokatzen dutenak. Era guztietako kirol ekipamenduek erabil dezakete gure zerbitzua.
Haiekin bizitzen ditugu lehiaketak. Jokalariekin sufritzen dugu, bai eta haiekin garaipenak ospatu ere. Hurrengo partidaren jokalekua urruti egon arren, talde osoa ziurtasun osoz jokalekura eramateko konpromisoa hartzen du Unitravel Autocares enpresak. Klubeko kide guztien ilusioak, urduritasuna eta irribarreak eramango ditugu eskatzen zaigun lekura. Gainera, erabateko malgutasuna eskaintzen dugu planteatzen zaigun edozein behar edo baldintzaren aurrean.
Zerbitzu hau berezia da guretzat, esperientzia handia baitugu talde profesionalak, amateurrak eta oinarrizkoak garraiatzen. Azken batean, talde askorentzako lan egin dugu kirol kluben garraio gisa, eta hartu dugun esperientzia hori erakutsi nahi dugu gaur. Honetan lanean daramatzagun urte guztiei esker, oso ongi ezagutzen dugu alor hori, eta hain zuzen ere horixe da gure aldea Gipuzkoako gainerako alokairu enpresekiko.
Hasiera-hasieratik jakin izan dugu sektore honen beharrei erantzuten, eta urtetik urtera talde gehiago garraiatzen ditugu. Gaur egun futbol, saskibaloi, eskubaloi, igeriketa eta atletismo taldeak ditugu, hala nazioko klubetakoak nola nazioartekoetakoak.
Segurtasun uhalak, gidari guztiz kualifikatuak, bakoitzak behar dituen erosotasunak eta izugarrizko malgutasuna, horiexek dira zerbitzu honen ezaugarriak. Modu berezian garraiatzen ditugu kirol taldeak: