Ezkontzetarako eta ospakizunetarako autobus zerbitzua Donostian, Irunen eta Gipuzkoa osoan.
Jarri harremanetan gurekin:
Jarri harremanetan gurekin:
Ezkondu behar baduzu eta zeure ezkontzarako autobus bat alokatzeko asmoa baduzu, esaguzu. Jaia, edozein dela ere hura egiteko arrazoia, gozatzeko da, eta ez kezkatuta egoteko edo une bakoitzean zer gertatzen den erne egoteko.
Ezkontzen edo ospakizunen aurreko egunak izaten dira buruhauste gehien ematen dizkigutenak, utz ezazu garraioa gure esku.
Jaiaren egunean batek lasai egon behar du eta egun berezi horretan ahalik eta gehien gozatu. Unitravel Autocares enpresak uste du egun horiek ongi pasatzeko direla, eta gainerakoaz geu arduratuko gara. Gonbidatuak une oro zeure ondoan egotea baino lasaitasun handiagoa ematen duenik ez dago, ordurako iristea, izu-ikararik gabe. Horri autobusak alokatuta emango diozu konponbidea, egoera bakoitzera egokitutako garraioa eskainiz eta bikaintasunaren kalitate ezaugarri hoberenekin.
Zeure ezkontza gurekin kontratatzean, aholkularitza emango dizugu ordutegiei eta ibilbideei buruz.
Geu arduratuko gara joan-etorri guztien antolakuntzaz eta logistikaz. Guztia aztertuko dugu eta gero guztion artean zehaztuko dugu. Oniritzia ematen badiguzu, Unitrabel berehala jarriko da abian egun berezi horretarako.
Gidarien telefono zenbakia eskura izango duzu, eta jakina, baita gure guardiako zenbakia ere.
Geure gidariak uniformez jantzita joango dira eta autobusa, berriz, zuen izenekin pertsonalizatua.
Azken batean, Unitravel Autocares enpresak gure zerbitzu guztiak eskainiko dizkizu bezeroei gauzak errazteko. Kasu honetan, ezkontzetako edo ospakizunetako gonbidatuek beren eskura izango dituzte gure kalitatezko zerbitzuak. Denak jaiaz gozatzen ari diren bitartean, Unitravel arduratuko da joan-etorriak antolatzeaz.
Malgutasuna eskainiko dizugu. Kontua da inor kezkatuta ez egotea gonbidatuen joan-etorriekin, ezkontza bat edo ospakizun bat gozatzeko baitira.
Flota handia eskainiko dizugu, bakoitzaren beharretara eta baldintzetara egokitua. Autobus handiak eta txikiagoak ditugu. Tamaina guztietako garraioa zure beharretara egokitzeko. Unitravel Autocares enpresan erabateko malgutasuna eskainiko dizugu.
Gogoan eduki ezazu datu garrantzitsu hau: gure lanean malgutasuna dugu ezaugarri. Unitravel Autocares enpresaren autobusak alokatzen badituzu kalitate goreneko autobusak izango dituzu Gipuzkoan. Unitravel duzu aukerarik egokiena, irribarre guztiak modurik eraginkorrenean eramango dizkizu, jaia une bakar batean ere utzi gabe. Gu pozten gara zure irribarreekin, eta gure helburua da ekitaldi osoan izatea giro eder hori.
Edozein lekutan, edozein ordutan, Unitravel Autocares hortxe izango duzu behar diren pertsona guztiak eramateko. Malgutasunaz gain, segurtasun eta kalitate handiena eskainiko dizkizugu, azken teknologietan oinarritua, bai eta erosotasuna ere.