Servicio-de-autobús-escolar

Jarri harremanetan gurekin:

Eskolako maila guztiak

Gipuzkoa osoko ikastetxeekin egiten dugu lan, adin guztietako ikasleekin. Maila guztietako eta ikastetxe publiko nahiz pribatuetako haurrak garraiatzen ditugu. Ez diogu inolako zentrori eta inolako adini oztoporik jartzen, eta ikasleak beren ikastetxeetara eramateko zerbitzu guztiz egokia eskaintzen dugu.

Gipuzkoan autobusak gidariarekin alokatzekoa da gure sektorea.
Gainera, garraioa kudeatzeko eta antolatzeko astirik ez baduzu, zentro bakoitzaren beharretara egokitutako antolakuntza plana eskainiko dizugu. Kalitatezko zerbitzua izango duzu eta kudeatze denbora aurreztuko duzu. Malguak gara edozein proposamenen edo baldintzaren aurrean.

Kalitatezko zerbitzuak eta pertsonalizatuak

Gure gidarien nahiz gure administrazio eta kudeaketako langileen esperientzia handiari esker, oso zorrotzak gara gure hitzekin eta ekintzekin. Segurtasun osoz emango dizugu eskola garraioaren zerbitzua, adin eta ikastetxe guztietako, publikoak nahiz hitzartuak, haurrak modu egokian garraiatzeko.

Haurrez kezkatzen gara, une onak haiekin partekatuz. Gure flotak  segurtasun neurri oso aurreratuak ditu, eta segurtasun instalazio egokienak ditugu gure autobusetan. Ikasleen ongizatea eta segurtasuna, horixe da gure helburu nagusia.

Segurtasuna

Segurtasunak dena hartzen du.

Segurtasuna autobusaren barruan. Gure autobusek azken teknologiako uhalak dituzte babesik handiena eskaintzeko, ABS balaztatze sistema elektrikoa, FCW: aurreko ibilgailuarekin talka egiteko arrisku abisua, LDW: nahigabe errailetik ateratzen ari delako abisua eta gidariaren eserlekuaren bibrazioa eta abar.

Ikastetxeei eta gurasoei ere segurtasuna eta malgutasuna ematen dizkiegu, konfiantza handia, guztiok lasai egon gaitezen ikasleak eskolara doazenean, txangoetan, eta etxera itzultzean. Lasaitasuna eta segurtasuna ematen dizkiegu gure bezeroei

Malgutasuna

Zentro bakoitzak bere beharrak ditu, eta horrexegatik, zerbitzu malgua eskaintzen dugu, eta etengabean harremanetan egoten gara hezitzaileekin eta garraioaren arduradunekin, laguntzaileen zerbitzuarekin eta ikastetxearekin jarraipena eginez. Gauza guztiez arduratzen gara, gure autobusetara igotzen diren haurrak gustura egotea nahi baitugu.

  • Gidari hautatuak eta oso kualifikazio handikoak.
  • Laguntza zerbitzua ikastetxeetako eta ikasketa zentroetako txikiei eta ikasleei.
  • Ibilbidea antolatzeko aholkularitza eta garraioen kudeaketa.
  • Puntualtasun handia.
  • Malgutasuna ikastetxeen eta ikasleen gurasoen beharren eta baldintzen aurrean.
  • Hurbiltasuna ikastetxeekin eta gurasoekin, segurtasuna emateko.
  • Kalitatezko segurtasun instalazioak, merkatuko azken teknologietan oinarrituak.

Bestelako zerbitzuak

Txangoak, ikasturte amaierako bidaiak, kanpamentuak, eskolaz kanpoko jarduerak ere egiten ditugu. Guretzako eskola garraioa ez da bakarrik ikasleak ikastetxera eramatea eta berriro etxera itzultzea, baizik eta txango eta jarduera dibertigarriak proposatzen ditugu udan nahiz neguan.

Informazio gehiago behar baduzu, galdetu nahi duzun guztia. Erantzun egingo dizugu inolako konpromisorik gabe.

© Copyright - Unitravel Autocares