Autobusak alokatzen ditugu Bidaia Agentzientzat

Alquiler de autobuses para Agencias de viajes

Jarri harremanetan gurekin:

Bidaia agentziak eta zirkuituak

Bidaia agentziekin, zirkuituekin eta taldeekin lan egiten dugu.

Eskatzen  zaizkigun aurrekontuei 24 ordutan erantzuten diegu, argi baitaukagu lastertasuna funtsezkoa dela kudeaketan.

Geure flota bidaia agentzien eskura jartzen dugu, geure autobusak erabiltzeko prest izan ditzaten.

Bidaia agentziei eta taldeei aholkularitza ematen diegu, ibilbideetan esperientzia handia baitugu gure profesionalen taldeari esker, guztiak eskarmentu handikoak era honetako zerbitzuak kudeatzen. Era berean, gure gidariek xehetasun guztiak aintzat hartzen dituzte bezeroarekiko tratuan eta oso ondo ezagutzen dituzte opor programen jarduteko erak. Gure esku dagoen guztia egiten dugu bidaia agentziei eta touroperadoreei zerbitzurik onena emateko.

Era guztietako bezeroekin egiten dugu lan, abenturazaleenekin hasi eta opor lasaiak nahi dituztenekin buka. Horregatik, urte hauetan guztietan eskarmentu handia bildu dugu, eta hori nabari da gure gidarien bezeroak tratatzeko moduan, bai eta gure autobus guztiek eskaintzen dituzten segurtasun eta erosotasun zerbitzuetan ere. Azken batean, Unitravel Autocares enpresak garraio zerbitzua eskaintzen die bidaia agentziei eta touroperadoreei, haiei lana errazteko eta bidaiariekiko komunikazioa azkarragoa eta eraginkorragoa izateko.

Bezero batek erantzun zehatzak nahi ditu, eta ahalik eta azkarren gainera. Gure flotari esker, bidaia agentziek erantzun horiek eman ditzakete eta bidaiak ahalik eta azkarren itxi. Oso modu eraginkorra da bidaiarien beharrei erantzuteko. Honako zerbitzu hauek ere eskaintzen ditugu:

  • Musika taldeekin joaten gara beren itzulietan
  • Linea erregularrei laguntza Mediterraneora, Kataluniara eta Galiziara
  • Bidaia luzeen eta partikularren zirkuituen logistika planifikatzen dugu
  • Elurretara joateko zerbitzua eskaintzen dugu

Itzuliak, Taldeak

Musika taldeekin lan egiten dugu eta itzuli guztian haiekin joaten gara. Egunez egun musikarien ondoan egoten gara behar duten lekuetara eramateko. Kontzertua bukatu arte itxaroten diegu hotelera eramateko. Horrela beti, behar duten egun guztietan. Unitravel Autocares enpresan asko hitz egiten dugu malgutasunaz; izan ere, gure bidaiarien interesetara eta beharretara egokitzen gara. Unitravel Autocares enpresarekin askoz ere errazagoa eta eraginkorragoa da autobusak alokatzea.

Zirkuituetarako ere egiten dugu lan. Bidaiariek eskaintzen dizkiguten zirkuituetara edo ibilbideetara moldatzen gara, eta hobekuntzak kudeatzen ditugu. Etengabe aholkularitza ematen dugu bidaien ibilbide batzuk zuzentzeko, gure bidaiariek ahalik eta hoberen goza dezaten beren bidaietan. Horregatik, bidaia luzeen eta partikularren zirkuituen plangintza eskaintzen dugu.

Oso zerbitzu osoak eta kalitatezkoak ditugu, besteei laguntza emateko eta lana errazteko.

Bidaia agentziei ere eskaintzen diegu geure bezeroei eskaintzen dieguna:

  • Kalitatezko segurtasun instalazioak, merkatuko azken teknologietan oinarrituak.
  • Malgutasuna bezeroen eta bidaiarien beharren eta interesen aurrean.
  • Puntualtasun handia.
  • Gidari hautatuak eta oso kualifikazio handikoak.
  • Tratu pertsonalizatuan eskarmentu handia duten gidariak.

Azken batean, bidaia agentziek gure flotaren zerbitzu guztiak dituzte eskura, edozein bidaiarik eskatzean erabili ahal izateko eta bidaiak azkarrago prestatzeko.

Unitravel Autocares enpresarekin segurtasuna eta erosotasuna ziurtatuak daude. Horregatik, gure laguntza behar duten bidaia agentzia eta touroperadore guztiek hementxe aurkituko gaituzte laguntzeko. Informazio pertsonalizatua eta xehea emango diegu.

© Copyright - Unitravel Autocares